Saskibaloia
96-100 Thunderren aurka
Heat taldeak NBAko finala berdindu du (1-1)
Erredakzioa
LeBron James jokalaria izan da partidako izarra 32 puntu eta 8 errebote lortuta. Kanporaketa berdinduta dago.
-
Heat taldeko Dwyane Wade. Argazkia: EFE
Miami Heat taldeak bana berdindu du Thunderren aurkako NBAko finala bigarren partida 96-100 irabazita. LeBron James izan da partidako izarra 32 puntu eta 8 errebote lortuta.
Fitxa teknikoa:
96 - Oklahoma City Thunder (15+28+24+29): Westbrook (27), Sefolosha (3), Perkins (4), Durant (32), Ibaka (7) -hasierako bostekoa-,Fisher (2), Collison (-) eta Harden (21).
100 - Miami Heat (27+28+23+22): Chalmers (3), Wade (24), Bosh (16), Battier (17), James (32) -hasierako bostekoa-, Miller (2), Haslem (2), Jones (2) eta Cole (2).