Saskibaloia
Endesako Ligako Finala
Real Madrilek titulua eskura dauka, Bartzelona gaindituta (85-59)
Erredakzioa
Talde zuria jaun eta jabe izan zen Endesa Ligako finaleko hirugarren partidan, eta garaipen bakarrera dauka titulua.
-
Llul y Huertas partidako momentu batean. Argazkia: EFE
.85. Real Madrid (25+21+23+16): Llull (12), Suárez (2), Singler (4), Velickovic (3) eta Tomic (8) -hasierako bostekoa- Reyes (15), Carroll (17), Begic (5), Pocius (1), Mirotic (12) eta Sergio Rodríguez (6).
.59. Barcelona Regal (23+9+10+17): Sada (4), Navarro (8), Mickeal (9), Lorbek (9) eta Vázquez (2) -hasierako bostekoa- Wallace (13), Ndong (0), Huertas (4), Ingles (4), Rabaseda (3) eta Eidson (3).
Real Madrilen abiadurak talde zuria urrats bakarrera eta Bartzelona amildegiaren ertzean utzi zituen, aurkariaren nagusitasun izugarriagatik Bartzelonak azkenaldian izan duen porrotik handiena utzi zuen partidan. Erreboteak (48-23), egoera fisikoak eta, aurreko partidetan bezala, batez ere, jokoak 2-1ean utzi zuen kanporaketaren markagailua. Huertasek eta Sadak ez zituzten Llul eta Rodriguez ikusi. Hurrengo partida asteazkenean izango da, Madrilen.
Real Madrilek bigarren laurden bikainarekin hautsi zuen norgehiagoka. Felipe Reyesek hamar puntu eta bost errebote egin zituen, Bartzelonak beheraldi fisiko kezkagarria jasan zuen bitartean 16-3ko partziala egiteko. 30. minuturako, dena erabakita zegoen: 69-42. Carrolek eta errebotean erakutsi zuten nagusitasunak (9-4) jarri zituzten Madrilen aldeko lehenengo abantailak. Hegaleko estatubatuarra kantxan sartu zen eta 14 puntu egin zituen jarraian, akats bakarrarekin. Lehenengo laurdenaren azken bost minutuetan, puntu guztiak bat izan ezik (Reyes) Carrollek egin zituen, Bartzelonako jokalariek ezin geldituta.
Mickealek, 7 punturekin, eta Lorbekek, 4rekin, lehen laurdena bukatutakoan zurien diferentzia handiagoa ez izatea lortu zuten (25-23). Xavi Pascualek Eidsoni agindu zion Carroll gelditzea, bigarren laurdenaren hasieran, eta, minutu batzuetan, Bartzelonak estatubatuarra itzali eta berdintzea lortu zuen (25-25). Ilusio hutsa baino ez zen izan: Reyesek bere taldekidearen lekukoa hartu zuen eta bigarren zatiko onena izan zen.
Espainiako selekzioko pibot, 10 puntu eta 5 erreboterekin, 16-3ko partzialaren oinarria izan zen, atsedenaldirako bost minutu geratzen zirenean Navarro itzuli zen art. 5 puntu jarraian eginez, itxaropen txikia eman zion Bartzelonari. Reyesek, hamar minutuan, lehiakide guztiek bezainbeste errebote hartu zituen.
Navarro taldekide guztiak bultzatzen saiatu zen, baina ezin izan ziren zurien kontra lehiatu. Suarezen, Velickovicen eta Mickealen arteko liskar batek jaurtiketa libreen marrara eraman zuen Real Madril. Horrek kanpoko taldea are gehiago nahasi zuen, eta Bartzelonak behea jo zuen.
Pablo Lasoren taldearen beste indarraldi batek 30 puntuko diferentzia jarri zuen (69-36) Real Madrilen alde, Llull buru zela, hirugarren zatia bukatzear zenean Miroticen hirukoa sartu ostean. Rodriguez, Miroticekin batera, nagusi izan zen laugarren laurdenean. Wallace Bartzelonakoen irudia konpontzen saiatu zen, baina partida 85-69 bukatu zen. Dena Real Madrilen alde, asteazkenari, laugarren norgehiagokari, begira.