Saskibaloia
NBAko playoffak
Miami Heat finalerako sailkatu da Boston Celticsi irabazita
Erredakzioa
101-88ko emaitzarekin lortu zuten garaipena eta Ekialdeko Konferentziako txapeldun izendatu ziren. Oklahoma City Thundersen aurka jokatuko dute final handia.
-
Miami Heatek 101-88 irabazi dio Boston Celticsi. Argazkia: EFE
Partida berdindua izan zen azken bost minutuetara arte. Orduan, Miamik bere joko onena atera zuen LeBron Jamesi eta Boshi esker, eta garaipena lortzeko alde erabakiorra eskuratu zuten.