Saskibaloia
Errege Kopa
Bartzelonak Baskoniaren aurka jokatuko du finalerdietan
Erredakzioa
Xavi Pascualen mutilek garaipen erraza lortu dute Lucentum Alacant taldearen aurka (75-54). Blaugranek Ivanovicen Caja Laboralen aurka jokatuko dute aurreneko finalerdia.
-
Bartzelona-Lucentum (75-54). Argazkia: EFE
- Fitxa teknikoa:
75 - Bartzelona Regal (17+24+21+13): Huertas (2), Mickeal (7), Eidson (-), Lorbek (17), N'Dong (10) -hasierako bostekoa-, Navarro (10), Fran Vazquez (8), Sada (-), Wallace (-), Rabaseda (16) eta Perovic (5).
54 - Lucentum Alacant (13+12+10+19): Llompart (14), Rautins (5), Dewar (7), Barnes (5), Ivanov (9) -hasierako bostekoa-, Stojic (4), Ellis (4), Kone (6) eta Jodar (-).
Bartzelonak Caja Laboral Baskoniaren aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdia (larunbatean 19:00etan). Izan ere, Xavi Pascualen mutilek garaipen erraza eskuratu dute final-laurdenetan Lucentum Alacanten aurka.
Aurreneko laurdenean Alacanteko taldea Bartzelonaren erasoa eusteko gai izan da, baina Navarrok eta Lorbekek min handia egin dute eta atsedenaldia baino lehen 41-25 markagailuan goitik jarri da etxeko taldea.
Hirugarren laurdenean Txus Vidorretaren mutilek ezin izan dute erantzuna eman eta gainera Ellis lesionatu egin da. Bartzelonak 62-35ekoa jarri du eta azkeneko laurdenerako erabakita utzi du neurketa. Azkeneko minutuetan Lucentumek partidako minutu onenak jokatu ditu, baina blaugranen abantaila gehiegizkoa izan da. Azken emaitza 75-54koa izan da.