Itxi

Saskibaloia

Gescrap kanpo geratu da

Koparako txartela lortu duten zortzi taldeak

Erredakzioa

Lagun Aro, Fuenlabrada, Real Madril, Bartzelona Regal, Caja Laboral, Unicaja, Lucentum Alicante eta Cajasol dira.

  • Lagun Aro GBCren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Lagun Aro GBCren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Dagoeneko erabakita daude saskibaloiko Errege Kopa jokatuko duten taldeen izenak: Lagun Aro, Fuenlabrada, Real Madril, Bartzelona Regal, Caja Laboral, Unicaja, Lucentum Alicante eta Cajasol. Kopa Palau Sant Jordin jokatuko da otsailaren 16tik 19ra bitartean.

Lagun Arok eta Fuenlabradak ezustean lortu du txartela Murtzia (85-89) eta Blancos de Rueda Valladolid (65-54) mendean hartuta, hurrenez hurren. Valentzia Basketek eta CAI Zaragozak, ordea, porrota jaso dute eta txapelketatik at geratu dira.

Gescrap Bizkaiak ezin izan du azkenean txartelik lortu atzoko partida irabazita aukerei eutsi zien arren. Katsikarisen taldeak sekulako karanbola behar zuen.