Saskibaloia
Euroliga
Europako saskibaloia, erregearen zain
Erredakzioa
Hogeita lau taldek hartuko dute parte 2011-2012ko Euroligan. Panathinaikos, Bartzelona, CSKA Mosku eta Makabi dira titulua irabazteko faboritoak.
-
Aurten, Panathinaikos, Bartzelona, CSKA Mosku eta Makabi dira faborito garbiak. Argazkia: EFE
Aste honetan hasiko da 2011-2012ko Euroliga. Aurten, Panathinaikos, Bartzelona, CSKA Mosku eta Makabi dira faborito garbiak. Hala ere, beste talde batzuk ere ez dira ahaztu behar; Emporio Armani Milan, Real Madril, Caja Laboral, Montepaschi Siena eta Anadolu Efes taldeek poliki-poliki egin nahi dute aurrera, Europako txapelketa irabazteko.
Guztira, zazpi hiletan hamazortzi partida jokatu beharko ditu 2012ko maiatzaren 11 eta 13an Istanbuleko Lauko Finala jokatu nahi duenak.
Bestalde, NBAko “lockout” famatuak garrantzia handia izango du aurtengo Euroligan, hainbat taldek sendotzeko aprobetxatu baitute NBAko geldialdia. Real Madrilek, esaterako, Rudy Fernandez fitxatu du uda honetan.
Euroligako taldeak:
A taldea:
Bennet Cantu (Italia)
Bizkaia Bilbao (Espainia)
Caja Laboral ( Espainia)
Fenerbahce Ulker (Turkia)
Olinpiakos (Grezia)
SLUC Nancy (Frantzia)
B taldea:
Brose Baskets (Alemania)
CSKA Mosku (Errusia)
KK Zagreb (Kroazia)
Panathinaikos (Grezia)
Unicaja (Espainia)
Zalgiris Kaunas (Lituania)
C taldea:
Anadolu Efes (Turkia)
Belgacom Spirou (Belgika)
Makabi Electra (Israel)
Emporio Armani Milan (Italia)
Partizán mt:s (Serbia)
Real Madril (Espainia)
Grupo D:
Asseco Prokom (Polonia)
Bartzelona Regal (Espainia)
Galatasaray (Turkia)
Montepaschi Siena (Italia)
Unics Kazan (Errusia)
Union Olimpija (Eslovenia)