Saskibaloia
Eurobasket 2011
Espainia-Mazedonia (92-80): Finalerako sailkatu dira espainiarrak
Erredakzioa
Scariolorenek Mazedonia garaitu eta Lituaniako Eurobasketeko finalerako sailkaepan lortu dute.
-
Argazkia: EFE
Espainiak, egungo txapelduna ere badena, igandean jokatuko du 20:00etan Frantziaren eta Errusiaren arteko partidaren garailearen aurka.
Juan Carlos Navarro, 35 punturekin, bikain aritu da eta Pau Gasolek, 22 punturekin eta 17 aldaratzekin, lan eraginkorra egin du.
Mazedoniak, txapelketako ezustekoak, joko ona erakutsi du beste behin ere. Espainiari ez dio erritmoa hartzen utzi eta lehiatu egin du partida lehenengo minututik azkenera arte.
Fitxa teknikoa:
92 - Espainia (26+18+27+21): Pau Gasol (22), Rudy (2), Navarro (35), Calderón (3) eta Marc Gasol (11) –hasierako bostekoa-, Ricky (5), Llull (3) eta Ibaka (11).
80 - Mazedonia (18+27+17+18): Ilievski (15), McCalebb (25), V. Stojanovski (6), Antic (17) eta Samarziski (12) - hasierako bostekoa -, Sokolov, D. Stojanovski (3) eta Chekovski (2).