Itxi

Saskibaloia

Final-laurdenak

ACB Kopa: Real Madrilek finalerdietarako txartela lortu du

Erredakzioa

Ettore Messinaren taldeak 78-72 gainditu du Kanaria Handia eta Valentziaren aurka jokatuko du finalerdietan.

Real Madrilek ACB kopako finalerdietarako txartela lortu du final-laurdenetan Kanaria Handia mendean hartuta (78-72). Hurrengo kanporaketan Power Electronics Valentzia izango du aurkari.

Ettore Messinaren taldeak ez zuen partida ondo hasi, baina suspertu zen eta garaipena lortu zuen azkenean. Zurietan, Sergio Llull (14) eta Sergio Rodriguez (17) izan ziren onenak eta Kanaria Handiko Jaycee Carroll 30 puntu lortu zituen.

Fitxa teknikoa:

Real Madril: Prigioni (2), Llull (14), Suarez (12), Reyes (8) eta Tomic (12) --hasierako bostekoa--; Rodriguez (17), Tucker (5), Mirotic (6), Velickovic (-), Fischer (2) eta Vidal (-).

Kanaria Handia 2014: Green (10), Carroll (30), Beiran (5), Wallace (9), Rey (8) --hasierako bostekoa-- Bellas (-), Bramos (1), Nelson (9) eta Moran (-).

Partzialak: 14-21, 25-13, 17-17 eta 22-21.

Gaur final-laurdenetako beste bi partidak jokatuko dira: Caja Laboral-Bizkaia Bilbao (19.00) eta Regal FC Bartzelona-DKV Joventut (21.30).