Itxi

Baskonia

Ostiral honetan

Dena prest Gasteizen Superkopari hasiera emateko

Erredakzioa

Superkopa txapelketa gaztea da oraindik, baina dagoeneko badauka madarikazio bat: anfitrioiak ez du sekula garaikurra lortu. Erronka, beraz, Baskoniarentzat.

ACB Superkopa hastear da. Gasteizen jokatuko da ostiral eta larunbatean (24 eta 25) eta bertan Caja Laboral, Regal FC Bartzelona, Real Madril eta Power Electronics Valentzia taldeek hartuko dute parte.

Ostiralean finalerdiak izango dira. 19:00etatik aurrera, Valentzia izango du aurkari Caja Laboral anfitrioiak eta 21:00etan Barçak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak.

Finala, larunbatean 19:00etan. Ordu bat lehenago mate eta hirukoen txapelketa izango da.


Superkopa txapelketa gaztea da oraindik, baina dagoeneko badauka madarikazio bat: anfitrioiak ez du sekula garaikurra lortu. Erronka, beraz, Baskoniarentzat.