Baskonia
Zozketa Gasteizen
ACB Superkopa: Caja Laboral-Power Electronics Valentzia, finalerdietan
Erredakzioa
Beste finalerdietan Regal Bartzelonak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak.
Gasteizen jokatuko da aurten (irailaren 24 eta 25ean) ACBko Superkopa. Gaur finalerdietako zozketa egin da Gasteizko Artium Museoan.
Regal Bartzelonak, egungo Euroligako txapeldunak, Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak. Caja Laboral Ligako irabazleak, bestalde, Power Electronics Valentzia izango du aurkari beste finalerdian.