Itxi

Saskibaloia

72-66 Frantziaren aurka

Munduko saskibaloi txapelketa: Espainiaren porrota, ezustekoa

Erredakzioa

Scarioloren gizonek partida kaskarra jokatu zuten: erritmo, irtenbide eta saskiratzerik gabe.

Espainiako selekzioaren porrota izan zen Munduko saskibaloi txapelketako lehen jardunaldiko ezustekorik handiena. Scarioloren gizonek ezin izan zuten Frantzia (72-66) mendean hartu. Gaizki hasi zen Espania eta okerrago bukatu zuen: erritmo, irtenbide eta saskiratzerik gabe.

D multzoan, Libanok Kanada gainditu zuen (71-81). Lituania, bestalde, Zelanda Berriaren aurka nagusitu zen (92-79).

Serbiak 50 puntuko aldea eskuratu zuen Angolaran kontrako neurketan. A multzoko beste partidetan parekotasuna izan zen protagonista. Australiak eta Alemaniak kostata gainditu zituzten Jordania eta Alemania, hurrenez hurren (76-75 eta 78-74).

B multzoan, ezustekorik ez. AEBk garaipen erraza batu zuen kroaziarren aurka (106-78) eta Brasilek gauza bera egin zuen Iranekin (81-65).

C multzoan, nagusitasuna erakutsi zuen Turkiak Boli Kosta 47-86ko markagailuarekin irabazita.