Itxi

Baskonia

ACB titulurako play offa

Estudiantes-Caja Laboral (83-85): Finalerdietan, kostata

Erredakzioa

Ivanovicen mutilek Real Madril eta Cajasol taldeen arteko kanporaketako (1-1) irabazlearen aurka jokatuko dute finalerdietan.

Caja Laboralek ACBko play offetako finalerdietarako txartela lortu du final-laurdenetako bigarren partidan Estudiantes 83-85 mendean hartuta. Neurketa zirraragarria izan da eta Ivanovicen mutilek azken unera arte asko sufritu dute. Mirza Teletovic eta Fernando San Emeterio izan da onenak Baskonian.

Fitxa teknikoa:

ASEFA ESTUDIANTES: Oliver (15), Suárez (7), Jasen (16), Gabriel (20) eta Caner-Medley (10) --hasierako bostekoa-- Granger (-), Lofton (9) eta Popovic (6).

CAJA LABORAL: Huertas (3), San Emeterio (19), Oleson (4), Teletovic (16) eta Splitter (3) --hasierako bostekoa--; Ribas (10), Palacio (8) , Golubovic,(6) Herrmann (8), Eliyahu (8).

Partzialak: 25-19, 21-23, 18-25, 19-14.

Ivanovicen adierazpenak

"Kantxa zail batean irabazi dugu. Hasieran akats ugari egin ditugu eta aurkariak egoera baliatu du. Bigarren zatian, Palacio, Ribas eta Eliyahurekin, hobera egin du gure jokoak", adierazi du Ivanovic gazteiztarren entrenatzaileak. Real Madrilen eta Cajasolen arteko kanporaketari buruz, zuriak sailkatuko direla uste du: "Real Madril izango da gure aurkaria", esan du.