Baskonia
Landutako garaipena
Valladolid-Caja Laboral (70-86): Kemena berreskuratzen
Sara Lavado
Erredakzioa
Baskoniarrek azken laurdenean erabaki zuten partida, nagusitasunez eta soseguz. Splitter-Huertas bikotea erabakigarria izan zen.
Garrantzizko garaipena eskuratu zuen Caja Laboralek Pisuerga kiroldegian Blancos de Rueda Valladoliden aurka (70-86). Ez zen norgehiagoka erraza izan, behin-betiko markagailua erosoa izan zen arren.
Ondo hasi zuten partida baskoniarrek lehen laurdenaren amaieran zazpi puntuko errenta lortuta (19-26). Splitter brasildarra hasieratik aritu zen eta hori gakoetako bat izan zen. Taldeak asko bota izan du faltan.
Valladolidekoen jokoa bigarren zatian hobetu zen. Baskonia galduta zegoen eta Teletovic, antza, nekatuta. Atsedenaldian, bi puntu gehiago Ivanovicen gizonentzat (40-42). Splitterek kale egiten zuen bakoitzean zulo handia somatzen zen taulapean.
Huertas-Splitter bikoteari esker landutako errenta erdietsi zuen Gasteizko taldeak hirugarren laurdenean eta markagailua 54-62koa zen. Baskoniarrek azken laurdenean erabaki zuten partida, nagusitasunez eta soseguz. Splitter-Huertas bikotea erabakigarria izan zen.
Fitxa teknikoa:
70- Blancos de Rueda (19+21+14+16): Dumas (8), Van Lacke (4), Diego García (10), Battle (14), Barnes (11) -hasierako bostekoa-, Isaac Lopez (4), Báez (9), Chase (10) eta Baldo (-).
86- Caja Laboral (26+16+20+24): Ribas (4), San Emeterio (8), English (12), Splitter (18), Teletovic (21) -hasierako bostekoa-, Huertas (9), Barac (11) y Oleson (3).