Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

San Emeterio, Jordan eta Williams, jardunaldiko boskoterik onenean

Erredakzioa

Baskoniako hegalekoa lidergoan nagusitu da, GBCko joko-antolatzailea prestutasunean eta Bilbao Basketeko pibota ariman.

  • Jared Jordan, Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Jared Jordan, Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

Fernando San Emeterio (Lidergoa), Davin White (Eraginkortasuna), Walter Tavares (Jarrera), Jared Jordan (Prestutasuna) eta Latavious Williams (Arima) osatzen dute Endesa Ligako boskoterik onena 26. jardunaldian.

Laboral Kutxako hegalekoak partida biribila egin zuen Valentzia Basketen aurka (94-88). San Emeteriok 14 puntu egin zituen, 6 errebote, 6 asistentzia eta beste sei berreskuratze.

Latavious Williamsen eta Jared Jordanen arteko lehian aurrenekoa nagusitu zen. Dominion Bilbao Basketek erraz gainditu zuen Gipuzkoa Basket Miribillako euskal derbian (92-66).