Saskibaloia
Ekialdeko txapeldunak
Miami Heat taldeak jokatuko du NBAko finala, San Antonioren aurka
Erredakzioa
Floridako taldeak 4-3 irabazi du Indiana Pacersen aurkako kanporaketa. Lebron Jamesek gidatutako taldeak bigarren titulua jarraian lortzeko abagunea izango du.
-
Miami Heat. Argazkia: EFE
Miami Heat taldeak NBAko final handia jokatuko du Texaseko San Antonio Spursen kontra. Spoelstraren mutilek 99-76 irabazi dute Indiana Pacersen kontrako partida erabakigarria eta ekialdeko txapeldunak bilakatu dira, hirugarren urtez jarraian. Lebron James denboraldiko jokalari onenak erakustaldia eman du norgehiagoka erabakigarria, eta Floridako taldeak 99-76 gainditu du Indiana.
Miamik NBAko titulua bigarren urtez jarraian irabazteko abagunea izando du San Antonioren aurka.