Saskibaloia
Mendebaldeko irabazleak
San Antonio Spurs, NBAko finalean
Erredakzioa
Texaseko taldeak 4-0 irabazi du Memphis Grizzliesen aurkako kanporaketa,eta final handian Miami Heat-Indiana Pacers kanporaketako garailearen kontra arituko da.
-
San Antonio Spurs, Mendebaldeko garaile. Argazkia: EFE
San Antonio Spurs taldeak NBAko finalerako txartela eskuratu du, Mendebaldeko finalean Memphis Grizzlies 4-0 jipoitu ondoren. Popovichen mutilek 93-86 irabazi dute azkeneko neurketa erabakigarria, Tony Parkek frantziarrak erakustaldia (37 puntu, 6 asistentzia eta lau errebote) emanda.
Azkeneko 15 denboraldietan bosgarren aldiz heldu da San Antonio NBAko finalera. Irabazi zuten azkenengoa 2007an izan zen, Lebron James izarrarren Cleveland Cavaliersen aurka (4-0).
2013ko finalean, Texaseko taldearen aurkaria Miami Heat-Indiana Pacers ekialdeko finaleko garailea izango da.