Baskonia
Armani Milano-Caja Laboral
Andres Nocioni: 'Minduta nago, baina ez daukat ezer larririk'
Erredakzioa
Caja Laboraleko jokalaria taldearekin itzuli da Gasteizera, eta bere twitter kontuan esan duenez, min du, baina ez dauka lesio larririk.
Andres Nocionik min hartu zuen Armani Milanoren aurkako partidan. Taldekideak eta zaleak arduratuta utzi zituen Nocioniren lesioak, ikusgarria izan baitzen. Esku-ohean atera zuten kantxatik. Dena den, Baskoniako jokalariak zaleak lasaitu nahi izan ditu twitter bitartez mezu hau bidalita: "Ondo nago, minduta, baina ez dut ezer larririk".
Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu zuen Armani Milanoren aurka, baina partida horretan Andres Nocionik min hartu zuela izan zen albiste tristeena. Jokalari argentinarra Milaneko ospital batera eraman behar izan zuten.
Partidako 26. minutuan hartu zuen min Nocionik. Saskira sarrera egiterakoan Nemanja Bjelicaren aldakarekin tupust egin zuen. Mediolanum Forum kantxako lurrean geratu zen bizkarreko minarekin, eta mugitu ezinda.
Hamar minutuz etenda egon zen norgehiagoka, eta esku-ohean atera zuten kantxatik Milaneko ospital batera eramateko.