Baskonia
Armani Milano-Caja Laboral
Nocionik min hartu du eta ospitalera eraman behar izan dute
Erredakzioa
Caja Laboral Baskoniako jokalariak Nemaja Bjelicaren aldakarekin tupust egin du saskira sarrera egiterakoan. Esku-ohean atera zuten kantxatik.
-
Nocioni, Caja Laboralekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu zuen Armani Milanoren aurka, baina partida horretan Andres Nocionik min hartu zuen, eta jokalari argentinarra Milaneko ospital batera eraman behar izan zuten.
Partidako 26. minutuan hartu zuen min Nocionik. Saskira sarrera egiterakoan Nemanja Bjelicaren aldakarekin tupust egin zuen. Mediolanum Forum kantxako lurrean geratu zen bizkarreko minarekin, eta mugitu ezinda.
Hamar minutuz etenda egon zen norgehiagoka, eta esku-ohean atera zuten kantxatik Milaneko ospital batera eramateko.