Baskonia
Endesa Ligako 4. jardunaldia
Caja Laboralek erraz gainditu du Joventut (92-76)
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen taldea hasieratik nagusitu da, eta denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du.
-
Caja Laboral-Estudiantes. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du Joventut, etxean, erraz gaindituta (92-76). Endesa Ligako laugarren jardunaldiko neurketa izan da.
Dusko Ivanovicen gizonek hasiera bikaina izan dute 12-0eko partzialarekin. Katalanak kostata suspertu dira, baina markagailura hurbildu eta 22-15 bukatu da lehen laurdena.
Baskoniak garaipena bideratu du bigarren laurdenaren hasieran, eta Brad Olesonek hiru puntuko marratik bikain asmatu du. Aurkaria baino gehiago dela argi eta garbi utzi du Caja Laboralek lehen zatian, baina partida ez zegoen erabakita. Atsedenaldian 47-38koa zen markagailua.
Gasteiztarrek hirugarren laurdenean utzi dute norgehiagoka erabakita (72-54). Denek eman dute maila ona, baina Causeur, Oleson eta Lampe jokalariek, 16 puntu bakoitzak, aipamen berezia merezi dute, eta baita Cabezasek ere. Azkenean, garaipen erraza lortu du Caja Laboralek (92-76).
Fitxa teknikoa:
92 - Caja Laboral (24+23+25+20): Heurtel (2), Causeur (13), San Emeterio (14), Nocioni (11), Lampe (14)-hasierako bostekoa-, Cabezas (12), Oleson (14), M. Bjelica (9), Hdz. Sonseca (3).
76 - FIATC Joventut (15+23+17+21): Fisher (7), Quezada (9), Tomàs (4), Llovet (9), Kuzmic (6)-hasierako bostekoa-, Oliver (9), Savane (8), Gaffney (16), Ehambe (8), Ventura.