Baskonia
Kontratua deuseztatu du
Dejan Muslik ez du Baskonian jarraituko
Erredakzioa
Baskonian 43 minutu baino ez ditu jokatu aurreko denboraldian, eta argi dago ez dela Dusko Ivanovicen gustukoa.
-
Dusko Ivanovic Baskoniako teknikariaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Dejan Muslik Caja Laboral Baskoniarekin zuen kontratua deuseztatu du, baieztatu du Baskoniak. Mizko Raznatovic jokalariaren ordezkariak Muslik“dirua galdu” duela idatzi du Twitteren.
2010. urteko urrian heldu zuen Gasteizera 21 urteko jokalaria. Etorkizun oparoko gaztea zen, baina Baskonian 43 minutu baino ez ditu jokatu aurreko denboraldian. Argi dago ez dela Dusko Ivanovicen gustukoa.