Itxi

Baskonia

Mugimenduak

Prigionik Baskonian jarraituko du eta Teletovic, geroz eta urrunago

Erredakzioa

Teletovicen ordezkariak Baskoniarekin lortutako akordioaren berri eman du eta Prigionik, bestalde, urtebetez jarraituko du Gasteizen.

  • Imagen de archivo de Mirza Teletovic. Foto: EFE

    Imagen de archivo de Mirza Teletovic. Foto: EFE

Mirza Teletovic Caja Laboral Baskonian geratzetik urrun dago. Jokalariaren ordezkariak, Misko Raznatovicek, jokalariaren kontratuari amaiera emateko Baskoniarekin lortutako akordio ekonomikoaren berri eman du, bete Twitterrean.

Hitzarmena "sinatuta" dagoela jakinarazi du Raznatovicek eta xehetasunak ere zehaztuta daudela gaineratu du. Sei denboraldi daramatza Teletovicek Gasteizen eta 2014. urtera arte kontratua dauka, baina bere etorkizuna NBAn egon daiteke.

Pablo Prigionik, bestalde, Baskonian jarraituko du. Asteazkenean klubaren eskaintza jaso zuen eta argentinarraren asmoa Baskonian jarraitzea da. 35 urte ditu, baina oraindik sasoi onean dagoela erakutsi du.