Baskonia
FITXAKETA
Pierriá Henry Baskoniara bueltatuko da denboraldi amaierara arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ipar Amerikako basea Turkiako Fenerbahce taldean urtebetez jokatu ostean itzuliko da Gasteizera.
-
Perriá Henry. Artxiboko argazkia: EFE
Pierrià Henry Cazoo Baskoniara itzuliko da denboraldiaren amaierara arteko kontratuarekin, Joan Peñarroya Gasteizko taldeko entrenatzaileak igande honetan Real Madrilen aurkako garaipenaren (88-82) osteko prentsaurrekoan iragarri zuenez.
Hartara, Senegaleko pasaportea duen joko-antolatzaile estatubatuarrak Baskoniako elastikoa jantziko du berriro, zeinarekin Gasteizko taldearen Ligako azken titulua irabazi zuen
Henryk (29 urte) ez du kontratu bermaturik lortu NBAn, Fenerbahcetik igaro ondoren, eta, bi urte geroago, Gasteizera itzultzea adostu du euskal taldearekin. Izan ere, Baskoniako jokalari gisa aritu zen aurreko aldian arrastoa utzi zuen Buesa Arenan, bere karisma bereziagatik eta baita hamar puntu baino gehiagoko eta bost asistentzia inguruko batez bestekoengatik ere.
Joko-zuzendariak 126 partida jokatu ditu orain arte gasteiztarren elastikoarekin, Euroliga eta ACBko neurketen artean, eta denboraldi honetan kopuru horrek gora egiten jarraituko du asteartetik aurrera, egun horretan baitago aurreikusita bere iritsiera.
¿ Gure P etxean bueltan da! ¿
— Baskonia (@BaskoniaEUS) October 23, 2022
Ongi etori!!! ¿¿¿#GoazenBaskonia pic.twitter.com/WmnsjVHcMf