Itxi

Baskonia

Finalerdiak

Ivanovicek laugarren partida 'gogorragoa' izango dela adierazi du

Erredakzioa

Caja Laboral taldeko teknikariak jokalariek une erabakigarrietan izandako lasaitasuna azpimarratu du. Hala ere, Real Madrilen kontraerasoa ezin izan dutela gelditu onartu du.

  • Ivanovic. Argazkia: EFE

    Ivanovic. Argazkia: EFE

Dusko Ivanovic Caja Laboraleko entrenatzaileak kanporaketako hirugarren neurketa "parekatua" izan dela esan du prentsaurrekoan. Gainera, Baskoniako jokalariek laugarren laurdeneko azkenengo minutuetan eta luzapenean izan duten "lasaitasuna" azpimarratu du.

Hala ere, osteguneko norgehiagoka "gogorragoa" izango dela argi utzi du eta Arabako taldeak, irabazteko, duen "jokorik onena" azaldu beharko duela adierazi du.

Ivanovicek taldeak "errebotea ixteko" eta Real Madrilen "kontraerasoa gelditzeko" arazoak izan dituela onartu du. Laugarren neurketarako, bi alde horiek landu beharko dituztela azaldu du Montenegroko prestatzaileak.