Baskonia
Denboraldia amaitu arte
Baskoniak Yannick Wetzel pibota fitxatu du
Agentziak | EITB Media
Zeelandaberritarrak 25 urte ditu, eta 2 metro eta 8 zentimetroko altuera. New Zealand Breakers taldetik dator, bertan saskiratzailerik onena izan da 17,7 puntuko batez bestekoarekin.
-
Yannick Wetzell, Baskoniako jokalari berria. Irudia: @Baskonia.
Bitci Baskoniak barne-jokoa indartu du Yannick Wetzel pibot zeelandaberritarra fitxatuta. Jokalariak denboraldi hau eta hurrengoa emango du Gasteizen.
Wetzellek 25 urte ditu eta 2 metro eta 8 zentimetroko altuera. New Zealand Breakers taldetik dator, bertan saskiratzailerik onena izan da 17,7 puntuko batez bestekoarekin. Biko jaurtiketetan % 60ko portzentajea du eta partida bakoitzeko 8,2 errebote hartzen ditu batez beste.
AEBetako unibertsitate mailako saskibaloian hazitako jokalaria da eta Samoako pasaportea du. Ondorioz, ez du atzerritar plaza izango.
Wetzellek saskira begira zein bizkarrez jokatzeko gaitasuna du, eta adimen handia erakusten du kantxan dagoenean.
Beharrezko fitxaketa
Neven Spahijaren taldeak indarra galdu du saskiaren azpian Landry Nnokok duela hiru hilabete taldea utzi zuenetik. Egoerak, gainera okerrera egin du Matt Costello pibotaren lesioarekin, nahiz eta egun gutxitan berriro jokatzeko moduan egotea aurreikusten duten.
Wetzellek hutsune hori beteko du orain, eta errotazioetan eraginkortasunik ez galtzeko laguntza emango du.