Itxi

Baskonia

Nou Congost

Buesa Arenatik urrun hirugarren porrota jarraian jaso du Baskoniak

Erredakzioa

Baskoniak ez du partida hasiera ona egin, batez ere defentsan bigun azaldu dira gasteiztarrak. Hala ere, partida amaierara arte markagailuan hurbil mantendu dira (72-70).

  • Pablo Prigioni Caja Laboraleko antolatzailea Manresan. Argazkia: EFE

    Pablo Prigioni Caja Laboraleko antolatzailea Manresan. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Assignia Manresa (23+12+21+16): Rodriguez (6), Hanga (12), Gladyr (18), Doellman (16), Achara (8) -hasierako bostekoa -, Asselin (8), Montañez (4), Hernandez (-), Downs (-) eta Oriola (-).

Caja Laboral (18+17+18+17): Prigioni (6), Ribas (-), Noción (6), Teletovic (22), Milko Bjelica (13) -hasierako bostekoa -, Oleson (6), Lampe (10), Nemanja Bjelica (7) eta Heurtel (-).

Caja Laboral Baskoniak etxetik kanpo hirugarren aldiz jarraian galdu du Endesa Ligan. Arabarrek Manresan galdu dute nahiz eta neurketa ona jokatu (72-70). Teletovicek eta Lampek markagailua berdintzeko edo norgehiagoka irabazteko baloia izan dute, baina ez dute asmatu.

Baskoniak ez du partida hasiera ona egin, batez ere defentsan, izan ere, Manresaren erasoaren aurrean bigun azaldu dira gasteiztarrak. Kataluniako taldea, ostera, ongi moldatu da erasoan eta saskiratze errazak lortu ditu. Hala eta guztiz ere, Caja Laboralen erasoko jokoak markagailuko aldea ez areagotzea ahalbidetu du (23-18).

Defentsako lana hobetu dute arabarrek bigarren laurdenean, baina Manresak ekinean jarraitu eta laurden ona jokatu du. Horrela, Ivanovicen mutilek ez dute abantailaik lortu. Are gehiago, lehen zati orekatua berdinketarekin amaitu da (35-35).

Atsedenaldiaren ostean orekak jarraitu du. Teletovicek Baskonia norgehiagokan mantendu du bere saskiratzeekin. Hala eta guztiz ere, arabarrak markagailuan atzetik izan dira hirugarren laurden osoan zehar eta hala amaitu dute (56-53).

Azken laurdenaren hasieran Baskonia ez da fin aritu, baina suspertu eta partida berdintzeko eta irabazteko aukera izan du jokaldi berean, baina ez dute asmatu, ez Teletovicek ezta Lampek ere.