Baskonia
Prigioniren hamargarren Kopa
Caja Laboral zalantzekin iristen da Kopara
Erredakzioa
Txapelketa jokatuko duten zortzi entrenatzaileetatik Ivanovic da Kopan tituu gehien dituena. Bestalde, Prigionik hamargarren aldiz jokatuko du txapelketa.
-
Baskoniak txapelketa ona burutu nahi du. Argazkia: EFE
Caja Laboral ostegun honetan Bartzelonan hasiko den Errege Kopa irabazteko faboritoen artean dago, baina bere jokoak eta irregulartasunak zalantzak uzten ditu. Taldea hirugarren sailkatua da Endesa Ligan, baina iragan asteburuan Blusensen aurka emandako irudiak kezkak sortu ditu.
Euroligatik kanpo geratu zen Baskonia multzoen fasean lehen aldiz azken hamaika urteotan eta Kopak porrot hori ahazteko balio dezake.
Mirza Teletovic, Pablo Prigioni eta Fernando San Emeterio dira taldeko motorra. Noizbait Oleson agertzen da puntuak sartzen laguntzeko, baina erregulartasun gutxirekin. Pau Ribasen bizitasuna oso ondo etortzen zaio taldeari, baina lesio batek erritmoa ebaki dio. Bi aste daramatza jokatzen, baina ez du bere maila eskuratu oraindik. Mirko Bjelicaren izena ere aipatu behar da. Montenegroko jokalaria gero eta konfidantza gehiagorekin jokatzen ari da eta asko laguntzen dio taldeari.
Dusko Ivanovic da Kopan egongo diren zortzi entrenatzaileetatik titulu gehien dituena eta Pablo Prigioni joko antolatzailearentzat jokatezn duen hamargarren Kopa izango da aurtengoa.