Baskonia
Endesa Liga
Caja Laboral-Manresa (65-76): Porrota Iradier Arenaren agurrean
Erredakzioa
Talde katalanak partida bikaina jokatu du eta merezimendu osoz eraman du garaipena Gasteizetik.
-
Downs saskira doa zuzenean Olesonen begiradapean. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak ezin izan du garaipena lortu Iradier Arenan jokatu duen azken partidan. Assignia Manresaren aurka 65-76ko emaitzarekin galdu du. Katalanek norgehiagoka bikaina jokatu dute eta merezitako garaipena lortu dute.
Partida nahiko berdinduta hasi zen. Bi taldeek baloi guztiak azkenak izango balira bezala borrokatzen zituzten. Saskiraketak alde baten eta bestean, baina talde katalanak amaitu zuen laurdena hiru puntuko abantailarekin (16-19).
Bigarren laurdenean hobeto aritu zen Baskonia. Askoz gehiago asmatu zuen saski aurrean etxeko taldeak eta abantailak lortzen hasi ziren Dusko Ivanovicen mutilak. Manresak, ordea, ez zuen etsi eta Caja Laboralek ez zuen alde handiegirik lortu markagailuan. Atsedenaldira 41-37ko emaitzarekin iritsi zen partida.
Atsedenaldiaren ondoren hirugarren laurdena berdintasun handiarekin hasi zen, baina minutuak aurrera joan ahala Manresa hasi zen nagusitzen. Laurden honen azken txanpan katalanek gehiago asmatu zuten saski aurrean eta aurretik bukatu zuten laurdena (50-57).
Azken laurdenean Baskonia saiatu da markagailuari buelta ematen, baina Ivanovicen mutilak ez dira ondo ibili jaurtiketetan eta aurkariak egoera hori aprobetxatu du garaipena lortzeko 65-76ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
65 - Caja Laboral (16+25+9+15):
Prigioni (9), Oleson (5), San Emeterio (5), Teletovic (12), M. Bjelica
(9)-hasierako bostekoa-, Golubovic (2), N. Bjelica (10), Heurtel (8), Walsh
(5).
76 - Assignia Manresa (19+18+20+19):
Hernandez (2), Gladyr (6), Downs (23), Doellman (10), Asselin (28)-hasierako bostekoa-, Achara, Hanga (5), Palsson (2), Oriola, Cerqueira.