Baskonia
Endesa Liga
Joventut-Caja Laboral (57-74): Baskonia Kopako zerrendaburu
Erredakzioa
Ivanovicen taldeak ez du norgehiagoka ondo hasi, baina bigarren laurdenean burua altxatu eta partida kontrolpean izan du une oro.
-
Oleson Joventuten aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak nahiko erraz irabazi dio Joventuti Badalonako Palau Olimpicen. Horrela, Errege Kopako zerrendaburu izateko txartela lortu dute gasteiztarrek.
Joventutek indartsu hasi du partida eta 25-15eko partziala sartu die gasteiztarrei aurreneko laurdenean. Obasohanek eta Jeterrek aldea egin dute bakoitzak 6 puntu sartuta, baina oro har Badalonako talde guztiak asmatu du perimetrotik. Caja Laboralen asmatu duen bakarra Oleson izan da, izan ere, 9 puntu sartu ditu lehen laurdenean.
Hala ere, bigarren laurdenean Ivanovicen taldeak erreakzionatu du eta markagailuari buelta eman dio (36-42). Teletovic bikain aritu da eta Baskoniak ondo defendatu du.
Atsedenaldiaren ostean, boskote gasteiztarra markagailuko (50-54) aldeari eusteko gai izan da, nahiz eta Joventutek hurbiltzeko ahalegina egin. Hirugarren laurdenean defentsa bikaina egin du Baskoniak.
Azken laurdenean, Caja Laboralek 0-9ko partziala sartu dio Joventuti lehen minutuetan eta horrek bidea erraztu die gasteiztarrei. Aurreneko bi puntuak sartzeko sei minutu behar izan ditu Joventutek. Gainera, Ivanovicen gizonek azken minutuak jokatzen jakin dute eta Maldonadoren jokalariak erasoan kamuts aritu dira. Azken minutuetan Caja Laboralen abantailak gora egin du.