Itxi

Baskonia

Euskal Kopa

Baskonia eta Gescrap, Euskal Kopako finalaren dataren bila

ERREDAKZIOA

Euskal Kopako bigarren edizioaren finala jokatuko den eguna erabakitzeke dago eta Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral txapelduna nor izango den erabakitzeko partidaren data bilatzen hasi dira.

  • Gescrap Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

    Gescrap Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE.

Hasiera batean, Euskal Kopako finala urtarrilaren 11n zen jokatzekoa, baina Bilboko taldeak urtarrilaren 12an, abendutik atzeratutako CAI Zaragozaren aurkako norgehiagoka jokatuko du Endesa Ligan. 

Egoera honek ezinezkoa egiten du Euskal Kopa Miribillan jokatzea hasiera batean zehaztutako datan. Horregatik, Baskoniak eta Bilbao Basketek euren egutegietan libre dituzten egunak aztertzen hasiak dira.

Euskal Kopako finala martxora arte atzeratu beharko da gutxienez. Gescrap Bizkaiak martxoan bukatuko luke Top 16ko fasea (final-laurdenetatik kanpo geldituz gero) eta momentu horretara arte ez du aste barruan zehar datarik libre izango.