Baskonia
1. jardunaldia
Fenerbahce-Caja Laboral (66-69): Garaipena Euroligako lehen partidan
Erredakzioa
Baskoniak kostata gainditu du Turkiako taldea. Teletovic izan da neurketako saskiratzaile onena 23 punturekin.
-
Fenerbahce-Caja Laboral. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Turkiako Fenerbahce hartu du mendean Euroligako lehen jardunaldiko partidan (66-69).
Turkiarrak nagusi izan dira lehen zatian (20-12). Baskoniarrak ez dira Ukic gelditzeko gai izan eta defentsan ahul aritu dira. Etxekoek erraz gainditu dituzte.
13. minutuan markagailuan aurretik jarri dira (20-21) Teletovicen hiruko bati esker. Hobera egin du Caja Laboralek jokoak, baina Fenerbahcek bi puntuko aldea lortu du atsedenaldian (36-34).
Hirugarren laurdenean bigarrenean erakutsitako erritmoari eutsi dio Baskoniak eta Williamsek erasoan gidatu du taldea. Azken hamar minutuei bost puntuko errentarekin ekin dio.
Azken laurdenean asko sufritu du Gasteizko taldeak, baina azkenean garaipena eskuratu du. Teletovic izan da neurketako saskiratzaile onena 23 punturekin.
Fitxa teknikoa:
66 - Fenerbahce Ulker (20+16+12+18): Ukic (10), Onan (16), Preldzic (2), Gist (10), Vidmar (6)-hasierako bostekoa-, Peker (2), Savas (5), Jerrells (8), Bogdanovic, Sefolosha (7).
69 - Caja Laboral (12+22+19+16): Heurtel, Oleson (4), N. Bjelica, Teletovic (23), M. Bjelica (12)-hasierako bostekoa-, Prigioni (5), San Emeterio (6), Ribas (3), Williams (6), Seraphin (10).