Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ez ditu Izar Gorriko zaleak kontra izango

eitb.eus

Aleksandar Nikolic Hall pabiloian ez da jenderik egongo gaurko neurketan. partida Radio Vitoriak emango du zuzen-zuzenean arratsaldeko 19:00etan.

0:18
Dusko Ivanovic

TD Systems Baskoniak Euroligako bigarren jardunaldiko partida du gaur Belgraden arratsaldeko 19:00etan Izar Gorriaren kontra.

Etxeko taldeak zaleen babesean oinarritzen ditu garaipen asko, baina oraingoan harmailak utzik egopngo dira, Aleksandar Nikolic Hall pabiloian ateak itxita jokatuko da neurketa.

Dusko Ivanovicen taldeak Real Madril (76-63) gainditu zuen Euroligako lehen jardunaldian partida oso ona eginez, baina Endesa Ligako azkeen neurketan ezusteko porrota jaso zuten UCAM Murtziaren (75-83) aurka.

Zoran Dragicek taldekideekin egin du bidaia eta minutu batzuk izan dezake.

Izar Gorriari dagokionez, lehen jardunadian galdu egin zuen noren eta Fenerbahceren (77-63) kontra, beraz, lehen garaipena eskuratu nahiko dute gaur; guztira hamar partida jokatu dituzte elkarren aurka eta bost garaipen ditu talde bakoitzak.

FITXA TEKNIKOA

IZAR GORRIA: Hall, Loyd, Lazic, Jagodic-Kuridza eta Kuzmic --ustezko hasierako bostekoa-; Walden, Davidovac, Reath, Dobric, Simonovic, Simanic eta Radanov.

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Sedekerskis, Giedraitis, Peters eta Jekiri --ustezko hasierako bostekoa--; Vildoza, Polonara, Diop, Fall, Dragic, Raieste eta Kurucs.

EPAILEAK: Christodoulou, Difallah eta Konstantinovs.

PABIBOLOIA: Aleksandar Nikolic Hall.

ORDUA: 19.00etan