Baskonia
Ostiralean, 20:30ean
Caja Laboral-Kanaria Handia: Titulua mantentzeko lehen lehia
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek kanariarren aurka Buesa Arenan jokatuko dute final-laurdenetako lehen norgehiagoka. Mirza Teletovic jokatzeko prest egongo da.
Talde arabarrak titulua defendatzeko lehen urratsa eman beharko du Kanaria Handia 2014 gaindituz. Buesa Arenak final-laurdenetako lehen norgehiagoka biziko du eta Mirza Teletovic kantxara bueltatuko da, orpoko lesioa atzean utzi baitu bosniarrak.
Baskoniak ondo hasi nahi du kanporaketa eta horretarako Jayce Carroll gelditu beharko dute defentsa. Kanaria Handia taldeko jaurtitzailea da jokalaririk arriksutsuena eta Olesonek, Ribasek eta Loganek lan bikoitza egin beharko dute Carrollen erasoa gelditzeko. Kantxan, ACBko bosteko oneneko hiru jokalari izango dira, Huertas, San Emeterio eta Carroll.