Baskonia
Euroliga (Top 16a)
Lietuvos Rytas-Caja Laboral, (68-77): Baskonia, final-laurdenetan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Ivanovicek zuzentzen duen taldeak multzoko bigarren postuan bukatu du Top 16a. Hurrengo fasean Maccabi Tel-Aviv izango dute aurkari baskoniarrek. Kantxa faktorea gasteiztarren aldekoa da.
Caja Laboral Baskoniak uste baino gehiago sufritu behar izan zuen Lituaniako Siemens Arenan Lietuvos Rytas mendean hartzeko. Gasteiztarrek 68-77ko emaitzarekin lortu zuten garaipena. Panathinaikosek bukatu du multzoko lehen postuan Unicajari irabazita eta greziarrek Bartzelona izango dute aurkari final-laurdenetan. Baskonia multzoko bigarren izan da eta Maccabi Tel-Aviv izango dute aurkari arabarrek final-laurdenetan kantxa faktorea alde dutela.
Hasiera bikaina eman zion Caja Laboralek norgehiagokari. Azkar hasi ziren Ivanovicen mutilak aldeak lortzen eta lehen laurdenaren erdialderako zazpi puntuko abantaila izan zuten (10-17). Lietuvosek ez zuen erreakzionatzen eta Baskoniak abantaila handitu zuen. Horrela, lehen hamar minutuak 11 puntuko aldearekin bukatu zituen Caja Laboralek (16-27).
Bigarren laurdenean gauzak guztiz aladtu ziren. Etxeko taldea izan zen jaun eta jabe lehen minutuetan eta markagailua estutu zuen puntu bakarrera gerturatuta (26-27). Caja Laboral gaizki jokatzen ari zen arrean garaiz erreakzionatu zuen eta berriro bederatzi puntuko aldea lortu zuen (28-37). Dena den, etxeko taldea ez zen kokildu eta laurden honetan azken txanpa ona eginez aldeak murriztu zituzten. Partida Baskoniaren aldeko 39-40ko emitzarekin iritsi zen atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, norgehiagokak estu jarraitu zuen. Lietuvosek bizi eta gogor ekin zion laurdenari eta aurrea hartu zuten markagailuan (43-42). Baskonia esnatu egin zen hau ikusita eta bere jokoa berreskuratzen hasi ere. Ivanovicen mutilek partida erabakita uzteko aukera izan zuten zazpi puntuko aldea lortu zutenean (47-54), baina etxeko taldeak gogor ekin zion lanari eta hirugarren laurdena markagailu nahiko berdinduarekin bukatu zen (55-58).
Azken laurdenean erabakiko zen guztia. Markagailua birritan berdintzea lortu zuen Lietuvosek laurden honen hasieran. Baskonia, ordea, hirukoen marratik asmatzen hasi zen. Honek abantaila eman zion talde gasteiztarrari eta azkenean garaipena lortu zuten Baskoniarrek 68-77ko emiatzarekin.
Baskonia Euroligako final-laurdenetan da eta Maccabi izango du aurkari. Gasteiztarrek aurkari gogorra izango dute, baina kantxa faktorea alde daukate eta hori oso garrantzitsua da.
Fitxa teknikoa:
68 Lietuvos Rytas (16+23+16+): El-Amin (4), Newley(7), Jasaitis (4), Bjelica (11), Nalga-hasierako bostekoa-, Valanciunas (9), Gecevicius (9), Bajramovic (14), Strawberry (9), Babrauskas.
77 Caja Laboral (27+13+18+): Huertas (10), Logan (15), San Emterio (19), Teletovic (12), Barac (13)-hasierako bostekoa-, Ribas, Batista (6), Oleson, Sow (2).