Baskonia
Buesa Arenan
Caja Laboral-DKV Joventut (98-78): Arabarren partida bikaina
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute 'Pepu' Hernandezen taldearen aurka. Hirugarren laurdenean Baskoniak erabakita utzi du norgehiagoka joko ederra erakutsiz.
Caja Laboralek sailkapenaren goiko postuetan mantentzeko garaipen garrantzitsua lortu du DKV Joventuten aurka (98-78). Gasteiztarrek joku bikaina erakusti dute eta zaleek asko gozatu dute Buesa Arenan.
Lehen laurdenean baskonistak gaizki eta ahul ibili dira defentsan, baina hala ere, Teletovicek eta Huertasek puntu garrantzitsuak lortu dituzte etxekoentzat. McDonaldek laureen paregabea egin du bere taldea erasoan gidatuz eta berdeak 17-18 jarri dira markagailuan. Azken segundotean Pau Ribasek hiruko ederra sartu du Caja Laboralentzat 20-18 jarriz.
Bigarren laurdenean Ivanovicen mutilek asko sakatu dute erasoan eta markagailuko aldea asko handitu dute. Batista sendo egon da taula azpian eta Baskonia 29-18 jarri da. Bjelicak eta Olesonek ere puntu garrantzitsuak lortu dituzte eta etxeko taldeak partidaren kontrola hartu du Buesa Arenan (35-22). Atsedenaldira gasteiztarrak 47-35 aurretik joan dira, alde eroso batekin alegia.
Hirugarren laurdenean Ivanovicen taldeak berdin jarraitu du, defentsa sendo batekin eta markagailuko abantaila handitu du (56-37). Norelek, DKVko pibotak lesio larria izan du belaunean eta Buesa Arenatik irten behar izan da zuzenean ospitalera. Horrela, etxeko taldeak saskiraketak lortzen jarraitu du eta San Emeteriok, Olesonek eta Teletovicek partida ia erabakita utzi dute hiruko marratik. Azken laurdenera Caja Laboral 76-54ko emaitzarekin joan da.
Azken laurdenean gasteiztarrek ederki kontrolatu dute markagailuan zuten aldea eta erakusteka eman dute euren zaleen aurrean. Baskoniak laureen paregabea egin du erasoan, saskiraketa ikusgarriak lortuz eta Oleson eta Teletovic ezin izan dituzte gelditu Badalonakoek. Azken emaitza 98-78koa izan da arabarrentzat.
CAJA LABORAL: Huertas (14), Oleson (17), San Emeterio (13), Teletovic (23), Sow (5) --hasierako bostekoa--; Batista (8), Barac (7), Ribas (5), Bjelica (6).
DKV JOVENTUT: Robinson (2), English (18), Tomas (5), Norel (2), McDonald (16) --hasierako bostekoa--; Jelinek (-), Hosley (22), Flis (3), Franch (4) eta Llovet (6).
PARTZIALAK: 20-18, 27-17, 29-19, 22-24.