Baskonia
Valentzian
Power Electronics-Caja Laboral (67-81): Garaipen garrantzitsua
Erredakzioa
Arabarrak sailkapenean sendo mantentzen dira talde laranjaren aurka lortutako garaipenarekin. Partida oso estua izan da, baina azken laurdenean Baskoniak erabakita utzi du norgehiagoka.
Garaipen aparta lortu dute Ivanovicen mutilek Power Electronics Valentzia indarstuaren etxean. Norgehiagoka oso parekatua izan da, baina azken laurdenean Bakoniak bere kalitatea erakutsi du, defentsa gogorra ezarriz eta azken emaitza 67-81ekoa izan da
Gasteiztarrek markagailuan atzetik hasi dute norgehiagoka, Claverrek saskiraketa onak lortu dituelako eta talde laranjaren erasoa oso zuzena izan delako. Hala ere, Baracek lan ederra egin du taula azpian eta lortutako erreboteak eta puntuak erabakigarriak izan dira Caja Laboral 9-15 aurretik jartzeko. Etxekoek erasoan gehiago sakatu dute eta Ivanovicen taldeak sendotasuna galdu defentsan. Horrela, lehen laurdenaren amaieran emaitza 25-23koa izan da.
Bigarren laurdenean Rafa Martinezek eta Nando De Colok min handia egin dute erasoan eta Power Electronicsek alde polita hartu du markagailuan, 32-23. Caja Laboralen erreakzioa heldu da Marcelino Huertas kantxan sartu denean eta arabarrek 32-32koa jarri dute. Lehen zatiaren bukaeran Bjelicak eta San Emeteriok lortu dituzten saskiraketak garrantzitsuak izan dira 41-44 markagailuan aurretik jartzeko.
Hirugarren laurdenean bi taldeek saskiraketa onak lortu dituzte eta emaitza parekaturik mantendu da. Claverrek puntu garrantzitsuak lortu ditu berriz ere, baina Baskonian Nemanja Bjelicak erantzuna ekarri du. Ivanovicen mutilek puntu bakarreko aldea lortu dute hirugaren laurdenaren bukaeran, 65-66koarekin.
Azken laurdenean Caja Laboralek asko estutu du defentsan eta hori asko nabaritu da kantxan, Valentziak 2 puntu soilik lortu dituelako. Arabarrek euren saskiraketekin erabakita utzi dute partida, azken 67-81ekoa jarriz, talde garrantzitsua dela erakustiz.
Fitxa teknikoa:
67 - Power Electronics Valentzia (25+16+24+2): Cook (7), Rafa Martinez (10), Claver (9), Savanovic (19), Javtokas (6) -hasierako taldea- Richardson (-), Simeón (3), Lishchuk (5), Pietrus (2), eta De Colo (6).
81 - Caja Laboral (23+21+22+15): Ribas (2), Logan (9), San Emeterio (15), Teletovic (14), Barac (11) -hasierako taldea- Huertas (14), Musli (0), Oleson (2) eta Bjeli