Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Iberostar Tenerife-Baskonia, goi-mailako partida

Agencias | Redaccion

Euroligako playoffa dela eta 33. jardunaldian atzeratutako partida jokatuko dute gaur Kanaria Handian.

Iberostar Tenerifek eta Baskoniak Kanaria Handian jokatu behar zuten 33. jardunaldiko neurketa atzeratu behar izan zen Euroligako playoffagatik eta gaur jokatuko dute gaueko 21:30ean.

Sito Alonsoren taldean Shane Larkin eta Chase Budinger, minduta, Gasteizen geratu dira eta aurrean talde indartsua izango dute.

Egun Liga Endesan bosgarren tokian dagoen Txus Vidorretaren taldeak 'Basketball Champions League' izeneko txapelketa irabazi berri du eta helburua lehenengo lauren artean sartzea da.

Baskonia hirugarren da garaipen bat gehiagorekin, beraz, irabaztea oso garrantzitsua da.