Itxi

Baskonia

Ostiralean, 20:00etan

Baskoniak ezustekoa eman nahi du Olinpiakosen etxean

Agentziak | Erredakzioa

Garaipen bakar bateko aldea dago bi taldeen artean; arabarrak laugarren dira sailkapenean, eta greziarrak, berriz, hirugarren.

  • Arabarrak laugarren dira sailkapenean, eta greziarrak, hirugarren. Argazkia: Efe.

    Arabarrak laugarren dira sailkapenean, eta greziarrak, hirugarren. Argazkia: Efe.

Baskoniak ezustea eman nahi du ostiral honetan Olinpiakos talde indartsuaren etxean, Europa mailan dagoen zailenetarikoan, Euroligako 18. Jardunaldiko partidan.

Arabarrak Bakearen eta Adiskidetasunaren Estadioan jokatuko dute. Bi taldek bakarrik lortu dute bertan irabaztea denboraldi honetan: Moskuko CSKA eta Tel-Aviveko Maccabi.

Bi taldeek elkarren aurka jokatutako azken 12 norgehiagoketatik hiru bakarrik irabazi dituzte Sito Alonsoren gizonek, eta azken lauretan galtzaile atera dira.

Joaneko partidan, Olinpiakosek garaipen garrantzitsua lortu zuen Buesa Arenan, 90 eta 95, Vassilis Spanoulis izarrak egindako neurketa bikainari esker.

Garaipen bakar bateko aldea dago bi taldeen artean; arabarrak laugarren dira sailkapenean, eta greziarrak, berriz, hirugarren, Euroligako sailkapenean. Olinpiakosek 12 garaipen eta bost porrot dauzka, eta Baskoniak, 11 garaipen eta sei porrot.

eta sei porrot.