Baskonia
Bi neurketak irabazi ditu
Estatistika Baskoniaren alde dago
Erredakzioa
Montepaschi Sienari irabazi dio Buesa Arenan jokatu duten bi partidetan. Ostegunean berriz lehiatuko dira, Top 16ko jardunaldi erabakigarrian.
-
Montepaschi Sienari irabazi behar dio Baskoniak. Argazkia: EFE.
Caja Laboralen eta Montepaschi Sienaren arteko estatistika Gasteizko taldearen alde dago. Ostegunean ikusiko dute elkar bi taldeek, Euroligako Top 16ko jardunaldi erabakigarri batean. Etxeko taldeak irabaziko balu, eta Makabi Tel Aviv eta Khimki Moskuren partidetako emaitzak alde baditu, hurrengo faserako sailkatuko da Baskoniak.
Montepaschi Sienak 2002-03 denboraldian bisitatu zuen Gasteiz lehenengo aldiz, Euroligan. Orduan, Baskoniak irabazi zuen (90-85). Italiako taldearen bigarren bisita 2007-08 denboraldian izan zen. Caja Laboralek irabazi zuen hori ere (85-74).
Denboraldi honetan, ordea, Baskoniaren aurkako joaneko partida, Sienan, Montepaschik irabazi zuen (85-74), eta Gasteizko taldeak oraingoz ez ditu hurrengo fasera igarotzeko behar dituen puntuak lortu.