Gipuzkoa Basket
Joventut-Lagun Aro (89-73)
Lagun Aro GBCri bigarren zatia aldapa gora jarri zaio
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak lehen zati oso serioa jokatu du, baina bigarren zatian behera egin du. Defentsa lanean kamuts aritu dira donostiarrak.
-
Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
89. Fiatc Joventut (18+22+23+26): Oliver (15), Quezada (27), Barrera (7), Gaffney (11), Savané (8) -hasierako bostekoa-, Trias (4), Llovet (-), Ventura (9), Vives (-), Kuzmic (4) eta Ehambe (4).
73. Lagun Aro GBC (17+18+17+21): Neto (12), Papamakarios (5), Woods (15), Rubio (6), Ibekwe (13) -hasierako bostekoa-, Diez (2), Doblas (4), Salgado (12), Korolev (4) eta Motos.
Lagun Aro GBCk porrota jaso du (89-73) Badalonan. FIATC Joventuten kontra galdu dute donostiarrek Endesa Ligako lehen jardunaldian. Mani Quezadak neurketa ikaragarria borobildu eta Kataluniako taldea garaipenera eraman du. Gipuzkoarrek ez dute bigarren zatian mailarik eman eta ez dira norgehiagokari eusteko kapaz izan.
Lagun Aro GBCk partidari ongi ekin dio eta Joventuten aurreneko saiakerei eutsi die. Ligaren hasierara zalantzekin heldu da talde gipuzkoarra, baina lehen laurdenean joko serioa egin du Badalonan (18-17).
Aurreneko laurdenean neurketa parekatua izan da eta bigarren partzialak norabide beretik jarraitu du. Donostiarrek serio jarraitu dute, baina ez dira abantailarekin atsedenaldira joan (40-35). Joventutek erasoan duen indarra baliatu du.
Bigarren zatian gipuzkoarrek ez dute ongi defendatu eta Kataluniako taldeak markagailuan alde egiteko aprobetxatu dute (63-52).
Azken laurdenean Lagun Arok ezin izan dio partidari eutsi eta Joventutek neurketa erabaki du. Quezadak ezustekoa eman eta Kataluniako taldea garaipenera gidatu du.