Itxi

Gipuzkoa Basket

Berritzea

Lagun Arok eta Javi Salgadok akordioa berritu dute

Erredakzioa

Santutxuko jokalariak datorren denboraldian Sito Alonsoren aginduetara jarraituko du. Sergi Vidal jokalariak oraindik ez du erabakirik hartu.

  • Salgado eta Jackson. Argazkia: EFE

    Salgado eta Jackson. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBC taldeak eta Javi Salgado jokalariak akordioa berritzea adostu dute. Alvaro Bilbao Gipuzkoa Basketeko presidenteak Salgadorekin batera akordioa azaltzeko bihar prentsaurrekoa emango du.

Sito Alonso teknikariarekin datozen bi denboraldietarako akordioa lortu ostean, Lagun Arok Santutxuko jokalariarekin zuen akordioa berritzea erabaki du. 2011-2012 denboraldian Sito Alonsoren eskemarako Salgado jokalari oso garrantzitsua dela argi gelditu zen, eta kapitainak Donostian jarraituko du.

Javi Salgado 2010-2011 denboraldian Pablo Lasoren eskutik heldu zen Donostiara, eta zaleentzako ikonoa bilakatu da.