Gipuzkoa Basket
Valentzia Basket-Lagun Aro
Sito Alonso: 'Dakiguna eginda edonor gainditzeko gai gara'
Erredakzioa
Gipuzkoa Basket taldeko teknikariak jokalariak 'triste' daudela onartu du, baina taldearengan konfiantza osoa duela argi utzi du.
-
Sito Alonso. Argazkia: EFE
Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota gainditu dutela eta orain taldeak bigarren norgehiagokarako zerbait berria asmatu egin beharko duela adierazi du.
Donostiako taldearentzat denboraldiko azkenengo partida izan daiteke igandekoa eta Sito Alonsok neurketa prestatzeko azken ikutuak egiten ari da. Jokalariak jasotako porrotagatik "triste" daudela azaldu du entrenatzaileak, baina baikor izateko arrazoiak daudela onartu du.
"Nire errespetua irabazi dute eta orain ez da posible hori apurtzea", esan du Sito Alonsok. Gainera jokalariengan sinisten jarraituko duela argi utzi du. "Atzo bezalako erdipurdiko gau batek" ez dituela gauzak aldatuko azaldu du Lagun Aroko prestatzaileak.
Bestalde, iganderako ez dituela aldeketa handiak egingo argi utzi du. Alonsoren aburuz, "azken bost hilabetetan ondo egindako gauzak" egiten badituzte "edonor gainditzeko gai" da Gipuzkoa Basket.