Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Lagun Arok historia egin nahi playoffetan Valentziaren aurka
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak lehen aldiz jokatuko du titulua lortzeko kanporaketen fasea. Partida Fontetan jokatu eta 20:30ean hasiko da.
-
Lagun Arok Valentzia izango du aurkari ostegun honetan Fontetan. Argazkia: EFE
Lagun Aro GBC taldeak ostegun honetan lehen aldiz jokatuko du liga irabazteko play-offetako kanporaketa bat. 20:30ean hasita Valentziaren aurka jokatuko dute Fontetan. Helburua ezustekoa eman eta aurkariaren etxean irabaztea izango dute Donostian kanporaketa pasa ahal izateko.
Bi talde hauek elkarren aurka jokatu dituzten hamar partidetatik Valentziak zortzi partida irabazi ditu eta bi garaipen besterik ez ditu eskuratu Lagun Arok.
Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak denboraldi polita egin du, oso joko onarekin eta badauzka aurkaria arazoetan sartzeko moduko jokalariak. Panko eta Vidal Endesa Ligako bosteko onenean sartu ziren eta Andy Panko denboraldi erregularreko MVPa ere izan zen. Entrenatzaile madrildarrak puntu askoko partida nahi du, horrela, Salgado, Baron edo Vidal moduko jokalarien jokoa eraginkorragoa baita.