Itxi

Gipuzkoa Basket

Panko zalantza da

Lagun Aro GBC bere historiako emaitza onenak lortuta doa Kopara

Erredakzioa

Sito Alonsoren eta taldearen ardura bakarra Andy Panko jokatzeko moduan egotea da. Jokalaria gaixorik dago eta zalantza da osteguneko derbirako.

  • Vidal-Panko. Argazkia: EFE

    Lagun Aro bolada onean iristen da Kopara. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBC bolada onean iristen da ostegun honetan hasiko den Errege Kopara. Iragan asteburuan Valentziaren aurka galdu zuten Ligan, baina ordura arte etxetik kanpoko azken lau partidak irabazi egin zituzten. Bere historiako emaitza onenekin iristen da talde gipuzkoarra Bartzelonan jokatuko den Kopara.

Lagun Arok Jimmy Baronen bertsio onena berreskuratu beharra dauka, Valentzia –5eko balorazioa lortu baitzuen. Baina ardura handiena Andy Pankorena da. Panko gaixorik dago eta zalantza da ostegunean Caja Laboralen aurka jokatzeko.