Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

UCAM Murtzia-Lagun Aro (85-89): Donostiako taldeak Kopa jokatuko du

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek aurreneko aldiz jokatuko dute Kopa Mutziako taldea partida zirraragarri batean gaindituta. Baronek partidako azken minutuan lortutako hirukoak erabaki du neurketa.

  • UCAM Murtzia-Lagun Aro (85-89). Argazkia: EFE

    UCAM Murtzia-Lagun Aro (85-89). Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

85. UCAM Murtzia (24+24+19+18): Franch (12), Miso (7), Jordi Grimau (14), Barlow (16) eta Augustine (12) -hasierako bostekoa-, Udoka (7), Sekulic (2), Rivero (15), Sergio Perez (-) eta Kurz (-).

89. Lagun Aro GBC(18+19+20+32): Javi Salgado (21), Papamakarios (5), Sergi Vidal (4), Panko (23) eta Betts (8) -hasierako bostekoa-, Doblas (12), Baron (12), Neto (4) eta Ogide (-).

Gipuzkoa Basketek Koparako sailkatzea lortu du UCAM Murtzia 85-89 gaindituta. Donostiako taldeak bere historian aurreneko aldiz jokatuko du Kopako txapelketa Valentziak eta CAIk galdu eta gero. Markagailuan atzetik joan da Lagun Aro azkenengo laurdenera arte, baina Jimmy Baronen hiruko erabakigarriak neurketa erabakita utzi du.

Sito Alonsoren mutilek ondo hasi dute norgehiagoka erasoan eta Javi Salgadok 5-10ekoa jarri du markagailuan. Hala ere Murtziak defentsa sendotu egin du eta Barlowek eta Misok markagailua irauli egin dute (16-13). Etxeko taldeak min handia egin du hirukoekin eta aurreneko laurdena 24-18ko markagailuarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean UCAM Murtzia nagusi izan da kantxan eta saskiraketa errazak lortu ditu hiruko marratik. Etxeko taldeak 41-28koa jarri du markagailuan eta Lagun Arok ezin izan du erantzun. Grimauk 44-30ekoa jarri du, baina Gipuzkoako taldeak 48-37koa jarri du Netoren saskiraketa garrantzitsuari esker.

Murtziako taldeak sendo jarraitu du defentsan atsedenaldiaren ostean eta Barlowek markagailuko aldea mantendu egin du hirukoei esker. Donostiako taldeak erasoan gehiago sakatu du markagailua iraultzeko asmoarekin, baina hamar puntuko aldea mantendu du etxeko taldeak (67-57).

Javi Salgadok ederki gidatu du taldea azkenengo laurdenean eta Santutxuko jokalariak GBC markagailuan goitik jarri du (73-74). Augustinek eta Grimauk UCAM aurretik jarri dute berriro, baina Jimmy Baronek neurketa ia erabakita utzi du azkenengo minutuan lortutako hiruko bati esker (82-84). Salgadok jaurtiketa libreak saskiratu ditu eta Lagun Arok 85-89 irabazi du Murtzian.