Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Baronek eta Bettsek Sito Alonsoren proiektua indartu dute
Erredakzioa
Bi jokalariek maila altua erakutsi dute Lagun Arok lortutako azken bi garaipenetan.
-
Andy Betts, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Lagun Arok bi garaipen lortu ditu jarraian eta, horri esker, lasaiago hartu ahal izango ditu hurrengo partidak. Bi garaipen horiek Jimmy Baroni eta Andy Bettsi esker izan dira batez ere, lan oso ona egin baitute bi jokalariek.
Donostiako taldeak Baronen, Illunbetik pasatu den jaurtitzailerik onenaren, kalitateari esker gauzatu du erreakzioa. Izan ere, 13 urteko errekorra lortu du bi partidatan jarraian hamabost hiruko sartuta.
Taldearen beste izarra Betts da, konfiantza izugarria lortu baitu hasieran hasieran izandako zalantzak ahaztuta. Urtea amaitu baino lehen, Donostiako taldeak Kanaria Handiaren aurka jokatuko du, jarraian lortutako hirugarren garaipena eskuratu nahian.