Itxi

Gipuzkoa Basket

Ilumben

Lagun Aro-Real Madril (78-88): Donsotiarrek luzapenean galdu dute

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek partida ona jokatu dute eta madrildarrak luzapenera joan behar izan dira. Azken minutuetan Carlos Suarezek erabaki du norgehiagoka.

Porrot mingarria hartu du Lagun Arok Ilumben,&' || 'nbsp; Real Madrilek luzapenean erabaki duelako partida (78-88). Donostiarrek partida borobila jokatu dute eta Llulek luzapen denborara bidali du norgehiagoka hiruko batekin (76-76). Azken minutuetan Carlos Suarezek erabakita utzi du partida bere saskiraketekin.

Lehen laurdena ezin hobeto hasi du Lagun Arok, saskiraketa onak lortu dituztelako Lasoren mutilek markagailuan 14-8koa jarriz. Salgadok eta Pankok talderen pisua bereganatu dute, baina Prigionik min handia egin die gipuzkoarrei hiruko lerrotik 17-18koa jarriz. Donostiarrek falta ugari egin dituzte eta Real Madrilek egoera hori ondo aprobetxatu egin du 21-25eko markagailua jartzeko.

Bigarren laurdenean merengeek asko sakatu dute,11 puntuko aldea eskuratuz (25-36). Hala ere gipuzkoarren erantzuna Pankoren eskutik heldu da eta Lagun Arok intentsitate handiarekin jokatu du 33-36koa jartzeko. Azken minutuetan Gipzkoa Basketek sakatu egin du, baina ezin izan dituzte madrildarrak markagailuan hartu (35-39).

Hirugarren laurdenean Real Madrilek norgehiagoka erabakita utzi nahi izan du, baina Pablo Lasoren mutilek ederki eutsi diote markagailuari. Miroticek saskiraketa garrantzitsuak lortu ditu kanpoko taldearentzat, baina Lagun Arok defentsa estutu egin du eta jaurtiketa libreak sartu egin ditu. Azken laurdenera, gipuzkoarrak bost puntu behetik joan dira (52-57).

Azken laurdenean Baronek eta Pankok saskiraketa erabakigarriak lortu dituzte Guipúzcoa Basket taldearentzat eta etxekoak 69-68 aurretik jarri dira markagailuan. Miroticek eta Llulek erantzuna eman dute talde merengean, baina Urizek bi jaurtiketa libre sartu ditu 76-73koa jarriz. Bost segundo falta zirelarik, Sergio Llulek hirukoa sartu du partida luzapenera bidaliz (76-76).

Luzapen denboran, Carlos Suarezek ederki gidatu du Real Madril eta zuriak nagusi izan dira kantxan. Gipuzkoa Basketek soilik 2 puntu lortu ditu eta garaipena kanpoko taldearentzat izan da (78-88).

Fitxa teknikoa:

78.- Lagun Aro GBC (21+14+17+24+2): Salgado (7), Lorbek (5), Kone (2), Doblas (8) eta Panko (31) -hasierako bostekoa-, Miralles (7), Uriz (2), Alfonso Sanchez, Baron (16), Skita.

88.- Real Madril (25+14+18+19+12): Llull (21), Prigioni (10), Tomic (4), Suarez (14), Reyes (6) -hasierako bostekoa-, Sergio Rodriguez (3), Mirotic (15), Velickovic (6), Begic, Vidal, Fischer (6) eta Tucker (3).