Itxi

Gipuzkoa Basket

Arnas pixka bat

Lagun Aro-Menorca (77-72): Sufrituta

Erredakzioa

Lasoren gizonek garrantzi handiko garaipena eskuratu dute azken unera arte dena eman duen Menorcaren aurka.

Garrantzizko garaipena lortu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Menorcaren aurka jokatutako ACB Ligako neurketan (77-72).

Lasoren gizonek lehen laurden ona egin dute, landuta. Kanpokoak hasi dira hobeto, baina berahala suspertu da GBC. 25-22koa zen markagailua aurreneko hamar minutuetan.

Gipuzkoarrek bigarren laurdenean hobetu dute joko polita eta bizia eskainiz. Atsedenaldian, 46-33. Baina Paco Olmosen taldeak ez zuen amore eman nahi eta hirugarren laurdenean ''partidara itzuli'' da eta azken laurdenari hiru puntuko desabantailarekin ekin dio.

Uste baino ''estuago'' heldu da Lagun Aro azken laurdenera eta lan handia egin behar izan du azken unera arte dena eman duen Menorcaren aurka. Puntuak Donostian geratu dira eta salbazioa hurbilago dago aurkari zuzena gaindituta.

Radenovic izan da partidako saskiratzaile onena 18 punturekin eta Lagun Aron, 17 lortu du Baronek.

Fitxa teknikoa:

77.- Lagun Aro GBC: Uriz (5), Panko (7), Baron (17), Kone (5), Doblas (10) -hasierako bostekoa- Alfonso Sanchez, Salgado (9), Lorbek (5), Tskitishvili (12), Miralles (7), Lasa.

72.- Menorca Basket: Ciorciari (10), Limonad (7), Victor (8), Radenovic (18), Donaldson (14) -hasierako bostekoa- Rafa Huertas, Otegi (2), Servera (3), Diego Sanchez, Torres (10).