Bilbao Basket
Bost denboraldirako
Gescrapek Kroaziako Dario Saric gaztea fitxatu du
Erredakzioa
Hurrengo denboraldian Kroaziako Cibona taldean jokatuko du Saricek, utzita.
-
Fotis Katsikaris, Gescrap Bizkaiaren entrenatzailea. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak Kroaziako Dario Saric jokalari gaztea fitxatu du, hurrengo bost denboraldietarako. 18 urte ditu, 2,07 metroko altuera, eta etorkizun oparoa omen du.
KK Zadarretik dator eta iaz, Liga Adriatikoan, batezbesteko 3,9 puntu eta 3 errebote egin zituen. Euroligan ere 4 partida jokatu zituen eta dagoeneko 16, 18 eta 19 urtez azpiko Kroaziako selekzioarekin aritu da.