Bilbao Basket
Endesa Ligako playoffak
Raul Lopez bigarren neurketa jokatzeko zalantza da
Erredakzioa
Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak Baskoniaren aurkako aurreneko norgehiagokan bihurritua egin zuen ezker orkatilan eta Bilbao Arenan bere parte hartzea zalantza izango da.
-
Raul Lopez. Argazkia: EFE
Raul Lopez Gescrap Bizkaia taldeko jokalariak bihurritua du ezker orkatilan eta playoffetako bigarren norgehiagokan ber eparte hartzea azken unera arte zalantza izango da.
Kataluniako jokalariak Baskoniaren aurkako aurreneko partidan (27. minutuan) bihurritu zuen orkatila eta ezin izan zen berriro kantxaratu.
Fotis Katsikaris Bilboko taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, "bihurritu gogorra" du Raul Lopezek eta bilakarearen zain egon beharko dute.