Bilbao Basket
25. jardunaldia
Sufritutako garaipena lortu du Gescrapek Estudiantesen aurka (69-71)
Erredakzioa
Neurketa orekatua izan da eta azken minutuak erabaki du. Katsikarisen gizonek hamahirugarren garaipena eskuratu dute.
-
Estudiantes-Gescrap. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
69. Estudiantes (26+7+19+17): Granger (5), Lofton (15), Kirksay (5), Clark (10) eta Gabriel (22) -hasierako bostekoa- De la Fuente (0), Deane (5), Driesen (2) eta Simmons (5).
71. Bizkaia (18+17+20+16): Jackson (4), Blums (6), Mumbru (6), Fisher (7) eta Banic (14) -hasierako bostekoa- Raul Lopez (6), Hervelle (8), Vasileiadis (10) eta Grimau (10).
Lehen laurden ahula jokatu du Fotis Katsikarisen taldeak hasieratik gehiago izan den Estudiantesen aurka (26-18). Bigarrenean, eta Grimau eraginkorraren lidergopean, markagailuan hurbildu da Gescrap (30-27). Atsedenaldiara heltzeko bi minutaren faltan 31na berdinduta zegoen neurketa eta bigarren zatiari bi puntuko errentarekin egin dio aurre Bilboko taldeak (33-35).
Suspertu dira etxekoak hirugarren laurdenean eta 9-2ko partzialarekin aurrea hartu du berriro ere. Baina Gescrapek ez du amore eman eta lanean jarraitu du. Hirugarren laurdenaren amaieran, 52-55.
Azken hamar minutuetan euren alderik handiena erdietsi dute beltzezko gizonek (55-63). Azken minutua intentsitate handiko izan da Kirksayk sartutako hiruko bati esker puntu bakarrera hurbildu da Estudiantes (67-68) bost segundoren faltan.
Trifon Pochen gizonek falta egin dute eta Vasileiadisek ez du huts egin (67-70). Hurrengo jokaldian Grimau izan da falta egin duena eta Gabrielek ez du bigarren jaurtiketan asmatu (68-70).
Bi falta gehiagorako denbora egon da. D' Or Fischerrek bat baino ez du asmatu eta Anota Loftonek bigarrena kale egin du. Azkenean, 69-71ko garaipena Moskura joan aurretik. Gabriel izan da partidako saskiratzaile onena 22 punturekin.